18.gaia arrisku naturalak PDF

Title 18.gaia arrisku naturalak
Course Geología Estructural
Institution Universidad del País Vasco
Pages 4
File Size 302.5 KB
File Type PDF
Total Downloads 30
Total Views 133

Summary

Download 18.gaia arrisku naturalak PDF


Description

18.GAIA: ARRISKU NATURALAK (Gizakiaren ikuspegitik): gizakiok bizitzarako (bizia, bizimodua, ekonomia etb.) mehatxu den naturaren edozein prozesu. • Prozesua berez ez da arrisku bat, baina arriskutsua bilakatzen da gizakion bizia edo interesak mehatxatzen dituenean. Ondorio kaltegarrien magnitudea: Hondamendia: gizartean arrisku naturalek duten ondorioa edo efektua, gehienetan denbora-tarte eta eremu mugatu batean eragina duena. Ondorio kaltegarriak (ekonomikoak, zaurituak eta hildakoak) nabarmenak dira. Katastrofea: Ondorioak are latzagoak direnean, hondamendia erabatekoa denean. Denbora eta dirutza handia beharko denean berreskurapen lanetan. 1- Sailkapena: - Geologikoak: Arrisku endogenoak: Sumendiak, Lurrikarak Arrisku exogenoak: Uholdeak, Masa-mugimenduak, Subsidentzia, Kostaldeko arriskuak - Klimatikoak: Atmosfera eta eguraldi gogorra, Klima eta aldaketa klimatikoa - Kosmikoak 1. Azterketa zientifikoaren bidez prozesu arriskutsuak iragar daitezke (gehienetan). Aurreko prozesuen erregistroak, Gertakari aitzindariak. 2. Prozesu arriskutsuen analisia garrantzitsua da prozesuek sor ditzaketen kalteak ulertzeko. Prozesu bat gertatzeko probabilitatea eta bere ondorio kaltegarriak. 3. Prozesu arriskutsu ezberdinen artean loturak daude. Elkarturiko arriskuak dira. Adibidez: Lurrikarek →luiziak, tsunamiak Urakanek →uholdeak, kostako higadura 4. Gertakari arriskutsuek, lehen hondamendiak eragiten zituzten, orain katastrofeak. Populazioaren hazkuntza eta lurraren erabilera okerra. 5. Arriskuen ondorioak minimizatu daitezke. Ezagutza zientifikoa. Lurraren antolamendu egokia eta erregulazioa. Ingeniaritza. Prozesu kaltegarrien aurreko prestaketa. Arrisku naturalak: Geologikoak. 1- Sumendiak: Banaketa geografikoa: Plaka-muga aktiboetan (muga konbergente eta dibergenteetan). Azken 10.000 urtetan zehar ia 1500 sumendi aktibo egon dira mundu osoan zehar, horietako batzuen erupzioak askotan ezagutuz: Hawai-ko sumendiak, Etna eta Stromboli. Besteak urte askotan zehar geldi egon badira ere, ez daude guztiz inaktibo. Adibidez: atsedenaldian luze egon zen Pinatubo (Filipinas) sumendia 1991-an erupzioan sartu zen eta milioika pertsona bizi dira inguruan. - Prozesu bolkaniko primario arriskutsuak: ·Solidoak (piroklastoak): arroka-zatiak. Arriskugarritasuna talka, tenperatura eta errauts zatikien izaeraren (luzaro atmosferan gera daitezkeenak) menpe dago. ·Likidoak: laba edo magma. Laba sumendiaren oinarrira iristean paisaian aurkitutakoa suntsituko du. ·Gaseosoa: gasak eta hodei gartsuak, askotan zatiki solidoez beteta (jario piroklastikoak), abiadura handiarekin eta estratosferaraino iritsi daitezkeenak. Katastrofikoenak.

-

Prozesu bolkaniko sekundarioak: - Lahar-ak, Luiziak, Tsunamiak, Uholdeak, Suteak ·Laharra (material bolkanoklastikoz osatutako kolada): sedimentu eta ura sumendiko mendi-mazelatik higituko dena elurra urtzean. Errautsak+ura+edurra/izotza. V=300 km/h. ·Likidotzea: urez beteriko pikorrezko materiala likidotzea, eraikinak okertu eta erortzen direlarik. ·Jaurtiketa magmatiko-freatikoa: geruza freatikoa zeharkatu edo itsas ura galdaran sartuta presioa handituta jaurtiketa bortitza eragiten da. ·Hondoratze bolkanikoa: sumendia hondoratzea da, luizi handia eragiten duelarik. Itsas ertzean gertatzen denean tsunamia sortarazten du.

·Neurri zuzentzaileak: laba isurketa bideratzea, dikeak edo barrerak ezarriz, leherketen bidez labaren ibilbidea aldaraztea, Lahareetatik babesteko gordelekuak eta drainatze-sistemak eraiki etab. ·Aurreikuspena: aitzindari bolkanikoak aztertzea: -Sumendiaren formaren aldaketa, klinometro, laser edo sateliteen bidez. - Dardara bolkanikoa, laba mugitzean sortzen dena. - Akuiferoetako uraren maila eta Tª-eran aldaketarik dagoen beha daiteke edo aktibitate hidrotermalak aztertu daitekezke. - Eremu elektriko eta magnetikoen aldaketa, lurrikarak, gasak... -Historia ikasita itzulera-aldia jakin daiteke, baina ez da zehatza. ·Aurrezaintza: - Lurralde antolamendu egokia, zona arriskutsuetan ez bizitzeko. - Eraikin bereziak, piroklastoak ez metatzeko (kupulak, teilatu okertuak...). - Arrisku-mapak egitea. - Arriskuak aurrezaintzeko politika egokia edukitzea. ·Aktibitate bolkanikoaren aitzindariak: Lurrikarak, loruaren deformazioa(Konkortzea), gasen ihesa, aldaketa hidrologikoak. 2- Lurrikarak: Banaketa geografikoa: Plaka-muga aktiboetan, batez ere muga konbergente eta transformatzaileetan.

Iragarpenak egitea zaila da. Aurrezaintza eta zuzentzeko mekanismoak oso garrantzitsuak dra hilkotasun eta kalte materialak jeisteko. Aurreikusteko mekanismoak: Richer eskala txikiko lurrikaren gehipena zartadurak sortzean, uhin sismikoen aldaketak zatadurengatik, lurrazalaren bolumena eta malda handipenak, lurrazpiko ur-mailaren aldaketa, iragale biologikoak (animaliak dardarak nabaritu), eremu magnetikoaren aldaketa, estatikoak. Aurrezaintzarako mekanismoak: Mapak, lurralde antolmendu egokiak, hiritar babesa, ekaininak araudi bereziekin egitea. 3- Uholdeak: Jatorria: gehienetan ezohiko eurijasak. Aurreikuspena eta aurrezaintza: Ingurumen-azterketa egokiak egin eta lurralde antolamendua aditue bidez egitea, adibidez uholde ordokietan ez eraikiz. Neurri osagarriak: arroaren basotze-lanak, dikeak eraiki, ibilgu nagusiak egokitu eta berriak eraiki, presa eraiki… 4- Masa mugimenduak: Grabitatearen eraginpeko prozesuak. Mendi-mazelen gain eragiten duen grabitate-indarraren balioa konstatea da. Hala ere, mazelaren egonkortasuna murriztu egin daiteke bere malda handituz, bertako materialen masa handituz, edo barne-kohesioa eta partikulen arteko marruskadura txikituz. Ur-korronteek eragindako higadurak mendi -mazelaren desegonkortasuna dakar. Arroken okerdura-agelua eta topografiaren maldaren okerdura berbera da eta material gehienak buztinak dira Kostaldean arrisku handia. Amiltzea: diaklasek desengonkortasuna ekar dezkete. Narrastea. Lur-mas fluxuak: limoa eta buztina eta ur-kantitate nabarmena daramatenak. Geldoak: tamaina handiko higakinak. Azkarrak: lokatzezko fluxuak.

Aurreikuspena eta aurrezaintza: Gainazaleko dreinatze-sistemak eta lurrazpikoak kontrolatu, maldare okerdura-angelua murriztu (eskaloiak jarri), mendi-mazelaren egonkortasuna igotzeko oiean euste-egiturak jarri, sare metalikoak mendate bideetan, ainguralekuak jarri eta lurralde antolamendu egokia. 5- Subsidentzia: Erainkintzak material iragazkorren gainean ezarriz, kolapso bidezko dolinak eratu (hondoratu) 6- Kostaldeko arriskuak: - Geldoak eta jarraiak: higadura eta itsas-mailaren aldakortasuna (aldaketa klimatikoa) - Bapatekoak: uholdeak, tsunamiak, luiziak eta lur-masen mugimendua. Arrisku naturalen barne baina geologikoetatik kanpo: 1- Atmosfera eta eguraldi gogorra:

Tornadoak: ezegonkortasun atmosferikoa dagoen lekuetan, minutu edo ordu batzuk iraun, 20-50 graduko latitudeetan, haizearen abiadura oso handia (500km/h) Urakanak: ozeanoen gainean, egun batzuk iraun, gehieak latitude baxuetan, haizearen abiadura 120-240. 2- Klima eta aldaketa klimatikoa: Negutegi efektua....


Similar Free PDFs