Psikopatologiako apunteak PDF

Title Psikopatologiako apunteak
Course Psicopatología
Institution Universidad del País Vasco
Pages 36
File Size 700.4 KB
File Type PDF
Total Downloads 445
Total Views 881

Summary

Download Psikopatologiako apunteak PDF


Description

Psikopatologia

1.GAIA. PSIKOPATOLOGIARA SARRERA 1. DEFINIZIOAK Etimologia ●

PSYCHE: Arima edo arrazoia.

● ●

PATHOS: Gaixotasuna. oso gutxitan erabiltzen da. LOGIA: Diskurtso arrazionala.

Definizo ofiziala: Gaixotasun edo nahaste mentalen, bere naturaren eta bere kausen behaketa (Estudio de las enfermedades o trastornos mentales, asi como de su naturaleza y sus causas)

2. OINARRIZKO KONTZEPTUAK 2.1. Normaltasuna vs. anormaltasuna Normaltasuna eta anormaltasunaren arteko mugak ezartzeko irizpide (konplementario) desberdinak: ●

Irizpide estatistikoa: jokaerak eta aldagai psikologikoek banaketa normala dute populazioan, beraz jokaera ez ohikoa, patologikoa litzateke. Distribuzio normaletik desbideratzen den jokaera.



Adostasunezko irizpidea (consensual): patologikoa zer den ezartzen duena momentu eta leku batean egiten den kontsentsu soziala da. Osasun mentalaren seinale litzateke norberarengandik espero den horretara egokitzea. Biltzea hainba taditu eta huek esatean zer den normala edo ez. Adb: gaur egun maskarillari buruz. Agintariek normalizatzea erabaki dute.



Irizpide subjektiboa: patologia pazienteak berak sentitzen duen gaizkiegonagatik da definitua. Kritika paziente batzuk ez dute bere jokaera patologikotzat hartzen. Adb: doloa. Sentitzen degun normala den ala ez. Askotasn erabiltzen da psikologian, askotasn pertsona ez dute diagnostiko zehatz bat.



Irizpide biologikoa: psikopatologia alterazio organikoaren baitan definitzen da. Adb: haurdunaldi baten zeuzla bat errpikatu behar da zebat aldiz eta zenbat denbora, hortik gutxiago ematen bada edo gehiago ez da normala izango. Kritika? Bakoitzari gauza berdinak modu ezberdinean eragiten diolako.

Munduko Osasun Erakundeak (OMS) honela definitu zuen Osasuna 1946.urtean: “Osasuna: ongizate fisiko, mental eta soziala da, eta ez bakarrik gaixotasun eza”. 46 arte ongiate fisikoa hartzen zen bakarrik kontuan (definizio biologista). Kontutan hartzekoa da osasun mentala psikopatologi eza baina gehiago dela, ongizatea eskatzen baitu. Egunerokotasuna “jokaera patologikoz” betea dago (lapsus linguae, ahazteak, aluzinazio hipnagogikoak...). Hau da, gure egunerokoan zeinu patologiak ematen dira, baina horrek ez du esan nahi nahasmenik dagoenik (adibidez, ez gogoratzea nun utzi dituzun giltzak edo kotxea). Psikopatologia duten pertsonek, beren garapen sozial, afektibo, intelektual edota fisiko egokia lortzeko zailtasunak edo ezintasuna dute.

1

Psikopatologia

Osasun mentala ezin da irizpide bakarraren arabera definitu. Besteak beste honako parametroak kontutan hartu beharko dira: 1. 2.

3. 4. 5. 6. 7.

Autonomia: psikopatologiaren aldetik, pertsona batek bere biztza autonomoa izatea, hau da bere erabakiak hartze: dependiente ez izatea, mugitu, pentsatu, etab. Errealitatearen pertzepzio zuzena. erikin baten kolorea: bakoitzak errealitatearen pertzeptzio zuzen bat dauka (adibidez, gauzen koloreak). Adb: nik eraikin bat gorria ikusi dezaket eta beste batek marroia baina hori ez da esan nahi bere edo nire errealitate ez dela zuzena. Ingurugiroari eta berauek ezartzen dituen eskaerei egokitze efikaza: arreta eta kontzentrazioa Pertsona arteko erlazio egokiak Autoefikazia pertzezioa. Autokontzeptu egokia: irudiarekiko erlazionatutako nahasmenak. Estresari aurre egiteko estrategia egokiak: betiere estres maila oso handia ez bada (hori anormala baita).

2.1.1. Zeinua Prozesu organiko anormalen adierazle objektiboa. Osasunaren alterazioaren edo gaixotasunaren ondorio den manifestazio objektiboa. Behagarriak dira (zuzenki ala zeharka testen bidez). Objektiboki behagarriak eta erregistragarriak. Objektiboa da, ikusgaia da, ez dago inungo sesgurik. Niretzako eta zuertzako berdina. Adb: sukarra, bakrarik hitz egitea (aluzinarioaren zeinua) 2.1.2. Sintoma (parekoa “edo” NAHASTEA) Prozesu organiko edo funtzionalen adierazle subjektiboa. Bere balizko egoera patologiko edo gaixotasunari buruz gaixo batek ematen duen erreferentzia edo informazio subjektiboa. Subjektiboa da, ez da ikusten. Niretzako eta zuretzako ez da berdina. Ezin da neurtu, pertsonaren arebera izango lizateteke. Adb: tristura, aluzinazioa (ez dakigu bestea zer ari den ikusten) 2.1.3. Sindromea. Modu errepikakorrean elkartzen diren zeinu eta sintoma multzoa.

2.2. Buruko gaixotasunak eta buru-nahasteak 1.

BURUKO GAIXOTASUNAK ●

Gaixotasuna (Munduko Osasun Erakundea): “Gorputzaren atal batean edo gehiagotan ematen den asaldura edo desbideratzea, normalean zergaiti ezaguna duena, berezkotzat dituen zeinu eta sintomen bitartez manifestatzen dena eta gutxi gora-behera aurreikusi daitekeen eboluzioa duena” (“Alteracion o desviacion del estado fisiologico en una o varias partes del cuerpo, por causas en general conocidas, manifestada por sintomas y unossignos caracteristicos, y cuya evolucion es mas o menos previsible”).



Gaixotasuna terminoa ez da normalean psikopatologian erabiltzen.



”Gaixotasuna” kontzeptua eredu biologikotik eratorritako kontzeptua da eta funtzionamendu normalaren egituran akats bat dagoela suposatzen du.

2

Psikopatologia



2.

Psikopatologian aldiz, asaldura edo nahaste gehienen etiología ezezaguna da, beraz gaixotasun terminoa erabiltzea gehienetanez da zuzena.

BURU-NAHASTEAK ●



Nahastea: “Esanahi klinikoa duen joakera eredu edo eredu psikologikoa da (bere kausa dena delakoa izanda), disfuntzio konportamental, psikologiko edo biologiko baten manifestazio indibiduala da” (“Un trastorno es un patron comportamental o psicologico  de significacioncli  n ica que, cualquiera que sea su causa, es una manifestacion individualde una disfuncion comportamental, psicologica  o biologica”)  Sintomak ezin dira isolatuki interpretatu era aislatu baten. Bhera da kontexua, pertsona ezagutu...

2.3 Taxonomia Sailkapen prozesuaren ikasketa sistematikoa. Sailkapen sistema baten eraikuntzan erabiliak izan diren logika, printzipioak eta metodoak, baita entitateen identifikaziorako erabiliak izan diren erregelak ere.

3. SAILKAPENAK ●

DEFINIZIOA: “Kategoriak (taldekatzeak eraiki) identifikatu eta kategoria horiei entitateak (nahasteak edo pertsonak) egozteko prozesua”. Ezaugarri edo erlazio komunetan oinarrituta egiten dira.



DIAGNOSTIKOA: Psikopatologian, ezaugarri kliniko jakin batzuk edo eta ezaugarri jakin horiek agertzen dituzten pazienteak, sailkapen sistemaren kategoria batetara egozteari esaten zaio.



HELBURUAK: Ekonomia kognitiboa eta Datuen egituraketa eta antolaketa.



ARAZOAK: Espektroak (Pazienea leku askotan egon daiteke), fenotipoak…



SAILKAPENEN BERARIAZKO FUNTZIOAK: ○ ○ ○ ○ ○

○ ○

Informazio klinikoa antolatu, informazio horren kodifikazioa, memorizazioa eta oroitzea erraztu asmoz. Profesionalen arteko komunikazioa erraztu, marko teoriko bateragarri bat eskainiz. Fidagarritasuna erraztu, oinarrizko entitate kliniko bakoitzaren informazio deskriptiboa eskainiz. Subjektuaren pronostikoaren (espero deguna ematea) estimazioa bat ematea, kurtso klinikoa eta tratamenduari emandako erantzuna aurrikustea baimentzen duena. Egokiena den tratamendua aukeratzen lagundu (diagnostikoa,beste aldagai batzuen artean, sexua, adina, estatusekonomikoa/soziala, arraza..., nahaste baten tratamendua aukeratzeko orduan esanguratsuena dela ikusi da). Asalduraren etiologia argitu: Subjektu taldeen konparazioari esker nahasteen garapenaren ezaugarri amankomunak ikasiz. Ikerketa gidatu. Haertzen degu kriterioa batzuk dituzten pertson amultzo ata esan daiteke depresioa izango dutela.

3

Psikopatologia



SAILKAPEN MOTAK: 1. Enpirikoak: Behagarriak diren gertakarietara mugatuak 2. Inferentzialak (faktore etiologikoa): sailkapenaren oinarritzat hartzen dituzte kategorien atzean egon daitezkeen kausa eta azpiko prozesuei buruzko inferentziak. Gaur egun inposible da esaten nondik datorren nahaste bat.



SAILKAPENETAN ERABILITAKO DATUAK (Sailkapen psikopatologiko batean erabili daitezkeen datuak hiru motatakoak izan daitezke): 1. Atributu sustantiboak: eredu teoriko batekin bat datorrena (baldintzatutako ohitura, espektatiba kognitiboak, disfuntzio neurokimikoak, inkontzientea) 2. Atributu longitudinalak: Zenbait fenomeno klinikoren etiologia edota kurtsoarekin zerikusia dutenak. Depresioa edibidez. Geroz eta antsietate gehiago kronikagoa izaten da. 3. Atributu konkurrenteak: momento jakin batean present dauden ezaugarriak. Batez ere, sintoma eta zeinu objetiboak (kategoria klinikoak). Bi nahasmen edo bi gaixotasun batera agertzea. 4. Inferitutako atributuak: nortasun ezaugarriak (Nortasun nahasteak). Ikusi ezin ditugunak izango dira.

4. PSIKOPATOLOGIAREN EREDU NAGUSIENAK 4.1 Eredu biologikoa: ●

Beste izen batzuk: biomediko, mediko, fisiologiko, neurofisiologiko…



Nahaste mentala gaixotasuna da. Hau da, eredu honen arabera gaixotasunak nahste mentalak kontsidertzen dira. Nahaste mental bakoitza, entitate kliniko diskretua (puntuala da eta pertsona bakoitzak berea badezitzen du) da, berezkoak dituen sintoma, etiologia, kurtso, pronostiko eta tratamenduakin. Kategoria bakoitza, kualitatiboki bereizten da gainontzeko nahaste mentaletatik. Diagnostiko kualitatiboa erabiltzen da (gaixotasuna dauka edo ez dauka). Ez badauka tratamenduarekin amaitu.

● ●

4.2 Portaera eredua (eredu konportamentala): ●

● ●

Bi arrazoiengatik sortzen da: Ikaskuntzaren psikologiaren garapenagatik eta eredu medikoa, nahaste mentaletara aplikatzearekin dagoen nahigabeagatik (insatisfaccion):  fidagarritasun bajua, balidezia bajua, diagnostiko psikiatrikorako erabilpen eskasa...). Hau da, prekpeltiba honek ez du ikusten nahasmendu gauza biologikoa bezala, baizik eta beraien kontesturekin era ??? Arazo psikopatologikoak, norbanakoaren historian ikasitako jokaera ez-egokituak bezala ulertzen ditu. Ez du ikusten psikopatologia zerbait biologikoa bezela, era funztional baten erlazionatuta ikusten du.

4

Psikopatologia



Portaera eredua (ezaugarriak): a.

Objektibotasuna: fenomeno objektiboen ikaskuntzaz arduratzen da, baita inguruko fenomeno eta jokaeraren arteko erlazioaz.

b.

Ikaskuntzaren printzipioak oinarri teoriko bezala: psikopatologia batik bat zenbait estimuluetara, baldintzaturiko ohitura desadaptatiboak dira. Ohitura horiek sintomak dira.

c.

Gaixotasun kontzeptuaren errefusatzea: sintomen oinarrian kausarik ez dagoenez, ez da beharrezkoa gaixotasun kontzeptua.

d.

Gerturatze dimentsionala: Jokaera anormalaren sailkapena, subjektu desberdinak koka daitezkeen dimentsioen bidez egin behar da. Honela jokaera anormala kuantitatiboki bakarrik bereizten da normaletik eta ez kualitatiboki.

e.

Ingurugiroko faktoreei ematen dien garrantzia

4.3 Eredu kognitiboa: ● ● ●



Ikasketa objektua fenomeno mentalak dira (jokaerak izan ordez). Metodologia esperimentala darabil. Gizakia ulertzen du izaki autokontziente, aktibo eta errespontsable bezala, baldintza anbientaletara derrigorrez loturik ez dagoena. Ezagutza aktiboki bilatzen duen subjektua, planak egiten dituena, helburuak dituena, oroitzapenak eta zenbait sesgo eta prejuizio alde batera utzi ezin dituena errealitatearen elaborazio propioa egiterakoan. Kontextuari garranztia gutxiago ematen zaio, beste esparruei ematen zaie.

A. Eredu kognitiboa (postulatuak): a.

Beste ereduek baino terminologia zabalagoa darabilte: “esperientzia ez ohikoak edo anomaloak” (jokaera anormalen ordez). Esperientzia horiek egoera berdinean subjektu gehienek aurkezten dituztenen desberdinak diren ekintza mentalak dira.

b.

Interesa informazioa elaboratzeko moduan (forma) eta elaboratzen den informazioan (edukia) jartzen dute. Fenomeno sujektiboei erreferentzia egin behar zaie norbaitek gertakari bat esperimentatzeko modu ezohiko bat duela esateko.

c.

Ikerketa psikopatologikoaren helburua, egoera natural zein artifizialetan, ezagutzaren prozesu anomaloen funtzionamendua ikastea da.

d.

Osasun mentala intererlazioan eta kooperazioan dauden hiru parametrotan oinarritzen da: kanpo zein barne eskarietara egokitzeko gaitasuna; etengabeko autoaktualizazioa (konstanteki gauza berrien bilaketa eta errenobazioa); autonomi funtzionaleko sentimendua (bizitzea erabakiak hartzea da)

5

Psikopatologia

5. GAUR EGUNGO SAILKAPENAK Bi dira erabilienak: 1. DSM5: Ameriketako Psikiatria Elkartearen (APA) DSMa (Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders): Gaur egun 5 bertsio, nahiz eta oraindik publikazio gehienak 4TRarekin dauden eta klinikoak 4 TR erabiltzetik 5a erabiltzerako trantsizioa egiten ari garen. 2. CIE: Osasunaren Mundu Erakundearen (OMS) ICD (International Classification of Diseases) edo CIE 10 bertsioa. CIEa osatuagoa izango litzateke. Beraz esaten da hau gehigo erabiliko dela.

5.1. CIE10ren ardatzak (gaixotasun biomdiku guztiak) ●

I.ardatza: diagnostiko klinikoak ○ Nahaste mentalak ○ Nahaste somatikoak



II.ardatza: minusbaliotasunak ○ Norbere buruaren zaintzan ○ Funtzionamendu okupazionalean ○ ○



Familiako funtzionamenduan Jokaera soziala orokorrean

III.ardatza: ingurumen faktoreak eta faktore zirkunstantzialak ○ Haurtzaroko gertaera negatiboekin zerikusia duten arazoak. ○ Hezkuntza eta alfabetatzearekin zerikusia duten arazoak. ○ ○ ○ ○

Sostengu taldearekin zerikusia duten arazoak (zirkunstantzia familiarrak kontutan hartuta). Inguru sozialarekin erlazionaturiko arazoak. Etxebizitzarekin eta egoera ekonomikoarekin erlazionaturiko arazoak. Lana eta langabeziarekin erlazionaturiko arazoak.

○ ○ ○

Gaixoaren ingurugiroarekin erlazionaturiko arazoak. Zebaitegoera psikosozialekinerlazionaturiko arazoak. Egoera legalekin erlazionaturiko arazoak.

○ ○

Nahaste mental eta diskapazitatehistoria familiarrekin erlazionaturiko arazoak. Bizitza estiloa eta bizitzako zailtasunen maneiuarekin erlazionaturiko zailtasunak.

Baztutan CIE aplikatzea zaila izaten da.

5.2 DSMVren ardatzak (nahaste mentalak bakarrik) ● ● ●

Nahaste klinikoak Nortasunaren nahasteak eta atzerapen mentala Gaixotasun medikoak

● ●

Arazo psikosozialeta anbientalak Aktibitate globalaren ebaluazioa

6

Psikopatologia

5.3 Zeinua edo sintoma?

ZEINUA

SINTOMA

Ezinegon motorra

Mina

Sukarra

Astenia

Mimika

Nausea

Edema

Mareoa

Negarra

Aluzinazioak

Pisua galtzea

Zefaleak

Azalaren gorritasuna

Tristeza

Jokaera fobikoa

Somnolentzia

Botaka egitea

Mintzaira paranoidea: zaila da. Mitzaira zeinua izango liztateke berriz paranoideam sintoma

Apetitoa galtzea

7

Psikopatologia

8

Psikopatologia

2. GAIA. KONTZIENTZIAREN PSIKOPATOLOGIA

1. DEFINIZIOAK ●

KONPLEXUA DA DEFINITZEA: Bere definizioan ezagutza psikikoaren beste zenbait alderdi kontutan hartu behar dira gainera: Atentzioa, Orientazioa, e.a. Bere delimitazio psikopatologikoa batzutan nahasgarria eta etereoa dirudi.



BLEULER: Norberari buruzko ezagutzaren, ezagutza da (la conciencia es el conocimiento del conocimiento propio)



RAEk: ○ Giza espirituaren propietatea, bere oinarrizko ezaugarrietan ezagutzea baimentzen diona, baita dituen eraldaketetan ere (Propiedad del espíritu humano de reconocerse en sus atributos esenciales y en todas las modificaciones que en sí mismo experimenta) ○ Ongia eta gaizkiaren barne ezagutza (conocimiento interior del bien y del mal) ○ Gauzen ezagutza erreflexiboa (Conocimiento reflexivo de las cosas) ○ Subjektuak bakarrik ezagutu dezakeen ekintza mentala (Actividad mental a la que solo puede tener acceso el propio sujeto) ○ Psicol. Gizakia bere burua, munduan antzematearen ekintza psikikoa (Acto psíquico por el que un sujeto se percibe a sí mismo en el mundo)



Kontzientziaz hitz egitean beraz honakoez ari gara: ○ Norbere esperientziaren ezagutzaz edo autoezagutzaz ○ Ernetasun mailaz. Prest dago estimuluak hartzeko eta erantzun bat emateko.



Kontzientzia duena: ○ Erne egoten da ○

Jabetzen da: Kanpo nahiz barneko sentipenez, Bere alderdi fisikoaz, Alderdi psikikoaz, Harremanez

2. SAILKAPENAK 1. 2. 3. 4.

Kontzientziaren asaldu kuantitatiboak (kontzientzia mailari eragiten diotenak): eskala batean neurtu daiteke. Kontzientziaren asaldu kualitatiboak (antolaketa mentalari ergaiten diotenak). Adb: ez det hodeia ikusten beste gauza bat baizik. Norberari buruzko kontzientzia nahasteak Inguruneari buruzko kontzientzia nahasteak

1. Kuantitatiboak (kontzientzia maila) ●

Kontzientzia mailaren gutxiagotzea ○ Ezaugarriak: ■ Loalditik esnatzeko zailtasunak



■ Espazioan eta denboran orientatzeko zailtasunak ■ Estimulazio sentsorialari erantzuteko zailtasunak Motak:

9

Psikopatologia





Letargia, somnolentzia, sopor

■ ■

Obnubilazioa Estupor



Koma, garun heriotza (muerte cerebral)

Kontzientzia mailaren igotzea. Hau da, hiper kontzientzia. Adib.: Drogak hartuta lortu daiteke kontzientzia maila altuagoa edukitzea (ilegalak zein legalak), migraña duten pertsonak batzutan (auran jakin dezakete handik gutxira migraña jasango dutela).

Kontzientzia maila gutxitzea: -

Letargia, somnodentzia, sopor:

Ezaugarri nagusia: horretarako esfortzua egin arren, subjektuak erne, adi, atzarri (alerta) eta atentzioa mantentzeko duen zailtasuna da. Normalean gorabeherak ditu ahozko estimulazio eta estimulazio fisikoa daudenean. Agertzen deneko adibide batzuk: zenbait pertsonatan esnatu berritan edo lo sakona hartu baino lehen, gaizki lo egin ondoren, alkohol edo sedante asko hartu ondoren, neke handiaren ondorioz e.a. Kontuz! Ez nahastu kontzientzia asaldatua izateagatik agertzen den letargia, logura izatearen sentsazio subjektiboarekin edo esnatzeko zailtasunarekin. -

Obnubilazioa

Asaldura sakonagoa da. Pazientea bere egoeratik ateratzea zaila da eta lortzean nahastua eta desorientatua agertzen da. Distraibilitatea etengabekoa da eta distortsio pertzeptiboak (entzumenezkoak eta ikusmenezkoak) agertzen dira. Funtzio intelektual guztiak perturbatuak daude. -

Estupor

Alerta maila txikia lor dezakete, beti ere estimulazioa indartsuaren bidez. Berbalizazioak baldin badaude inkoherenteak edo ulertezinak dira. Zeinu esanguratsuenak: inmobilitatea eta borondatezko mugimenduen zein mimikaren muturreko etetea. Termino neurologikoetan, koma aurreko egoera da. Estupor psikiatrikoa: melankolia, eskizofrenia katatonikoa eta histerian agertzen da. Kasu honetan alerta maila, erreaktibitate sentsoriala eta erreflexuak mantentzen dira eta EEGa normala da. Barbiturikoekin desagertzen da. Estupor organikoa: maiz garun disfuntzio zehaztugabea (disfunción cerebral difusa) ematen da. Pazienteak erantzun anomaloak ematen dizkie estimuluei baina behin behinean egoera honetatik atera daiteke. -

Koma edo eta garun heriotza

Garunak estimulazioari erantzuteari uzten dio. Erreflejuak desagertzen dira. Apnea e...


Similar Free PDFs