Mintegiko Teoria PDF

Title Mintegiko Teoria
Course Komunikazioa Euskaraz: Giza eta Gizarte Zientziak
Institution Universidad del País Vasco
Pages 67
File Size 2.1 MB
File Type PDF
Total Downloads 52
Total Views 125

Summary

Download Mintegiko Teoria PDF


Description

MINTEGIKO ARIKETAK

AURKIBIDEA

ERGATIBOA Ergatiboa gramatika kasu bat da, NOR eta NORK galderak desberdintzeko erabiltzen dena. Ergatiboaren marka, “K” da. Esaldi batean objektu bat baino gehiago dagoenean, subjektua markatzeko erabiltzen den gramatika kasua da. “K” jarriz gero subjektu hori bereizita geratzen da.

Hitz batek “k” duen edo ez jakiteko, aditzari begiratu behar zaio. Adibidez, ekintza bi objektuk edo gehiagok egiten dutenean objektu horretan ekintza egiten duenak “K” izango du. Hau da, “Ni eskolara etorri naiz” ekintza horretan objektu batek parte hartzen du. Beraz, ez zaio “K” jarri behar. Bestalde, “Jonek Mikel jo du” esaldian, ekintza bi objektuk egiten dute (Jonek eta Mikelek), baina kasu honetan, subjektua markatzeko “K” erabiltzen da. https://www.youtube.com/watch?time_continue=147&v=lB-OPudnfMo&feature=emb_logo

1. Taula: Ergatiboaren marka noiz erabili Iturria: http://jokinaek.blogspot.com/20 8/04/ergatiboa.html

MUGATU SINGULARRA ETA PLURALA / MUGAGABEA

2. Taula: Mugatuaren eta mugagabearen erabilera Iturria: http://jokinaek.blogspot.com/2018/04/ergatiboa.html

Mugatua denean, singularra eta plurala bereizi behar ditugu; izan ere, ergatibo marka desberdin jartzen da. 

Singularra: Singularra denean, “AK” ergatibo marka jartzen da. Adibidez, IrakasleAK lanak egiteko esan digu.



Plurala: Plurala denean, “EK” marka jartzen da. Adibidez, IrakasleEK lanak egiteko esan digute. Bestalde, mugagabea denean ere, ergatibo marka desberdina jartzen da, kasuaren

arabera. 

Gure hitza bokalez amaitzen bada, “K” ergatibo marka jartzen da. Adibidez, hainbat irakasleK lana bidali digute. Kasu honetan, hainbat determinatzaile zehaztugabeak, ez digu zehazten zenbat irakaslek egiten duten ekintza.

KONTSONANTEZ BUKATZEN BADA…



Izen propioa kontsonantez bukatzen bada, E bokala jarri beharko da Kren aurretik. Esaterako, Nork egin duen galdetzean, ezin da esan “Olatz k egin du”, “Olatzek egin du” baizik.



Izena kontsonantez bukatzen bada eta kontsonante hori R bada beste R bat gehitu beharko da. Adibidez, “Anderek egin du” txarto egongo litzateke, baina “Anderrek egin du” ondo legoke.

BOKALEZ BUKATZEN BADA...



Izen propioa, bokalez bukatzen bada, K kontsonantea jarri behar da soilik. Adibidez, Euskaraz Nork dakien galdetzean, ezin da esan Unaiek daki euskaraz, baizik eta, Unaik daki euskaraz esan behar da.

ARIKETAK:

1. Ariketa Ariketa hau egiteko taldeetan banatu beharko dira eta talde bakoitzean arduradun bat egon beharko da. Hori egin ostean, esaldi batzuk esango ditugu eta horietatik batzuk txarto egongo dira. Batzuei “K” hizkia faltako zaie eta beraiek jakin egin beharko dute zein esalditan falta den.

Txarto dagoen esaldian talde bakoitzeko arduraduna altxatu egin beharko da. Lehenengo altxatzen denak puntu bat lortzen du.

ESALDIAK: 

Nor eramango gaitu hondartzara?



Nor lagunduko digu horretan?



Aita gaixorik dago.



Unai 10 urte ditu.



Gu hau egingo dugu.



Maitek goxokiak jan ditu.



Mikel Xabier jo du.



Aitor lanak egin behar ditu.



Ane eskolara joan behar du.

2.

Ariketa

Papelak banatu (Ak eta Ek). Esaldia jarri arbelean, eta hutsunea ikustean papera altxatu. Ondoren, ikusteko ea ulertu duten, bi esaldi egin behar dituzte “Ak” eta “Ek” erabiliz. 

Aitor ___ lagun asko egin ditu oporretan.



Hartz ___ arrain bat jan du.



Oskar ___ lan asko egin ditu.



Otso ___ umeak jan dituzte.



Maite ___ etxerako lanak egin zituen.



Aritz ___ ogitartekoa prestatu du eguerdirako.

3.



Esku ___ garbitu behar dituzu!



Unai ___ asko ikasi du.

Ariketa

Ariketa hau egiteko, dado batez eta tablero batez baliatuko gara. Ikasleak, taldeka jarriko dira. Tableroaren hutsune bakoitzean aditz bat idatzita agertuko da (jo, ikusi, ekarri...), ostean dadoa botako da eta irteten den zenbakiaren lekuan dagoen aditza erabili beharko du esaldi bat egiteko.

JO IKUSI

1

2

EKARRI ERAMAN EGIN JOAN

3

4

5

6

ERGATIBOA 2

Ergatiboa (laburdura ERG) gramatika kasu bat da, hizkuntza ergatibo-absolutiboetan izena aditz iragankor baten subjektutzat markatzen duena.

Euskara hizkuntza ergatiboa dela azpimarratzen dute gramatika guztiek. Eta horren froga gisa, ondoko adibideak bezalakoak erabiltzen dira:

Mirenek Jon ikusi du Jon berandu etorri da Bi adibide horietan ageri da Jon izen sintagma. Baina lehenbiziko perpausean Jon objektu zuzena da, eta bigarrenean, aldiz, perpausaren subjektua. Harrigarria gertatzen da hori, morfologiaz aberatsa den euskara bezalako hizkuntza batean, postposizioak erabiltzen baititugu kasuak markatzeko. Baina adibide horietan Jon izen sintagmak, bi funtzio sintaktiko aski desberdin izanik ere (objektua eta subjektua) inolako markarik gabe ageri da. Areago, beste perpaus batzuetan, subjektua izanik, marka berezi bat hartzen du. Konparatu hurrengo adibide hauek: Jon berandu etorri da Jonek kilo bat sagar erosi du

Kasuak, ikusten denez, ez datoz bat funtzio sintaktikoekin. Fenomeno hau ez dator bat inguruko hizkuntzekin, ingelesez edo frantsesez, esaterako, kasuak eta funtzio sintaktikoak elkarrekin loturik baitaude. Eta azalpen hau eman izan da euskararen kontua azaltzeko orduan: Absolutibo kasua, nor deitzen duguna perpaus iragangaitzen (izan hartzen dutenak laguntzaile) subjektua izan daiteke, edo iragankorren objektua. Ergatibo kasua, nork, alegia, perpaus iragankorren (*edun hartzen dutenak laguntzaile) subjektuak hartzen du. Beraz, bi asimetria gertatzen dira hor: Batetik, subjektuek bi kasu marka hartzen dituzte, nolakoa den perpausa: ∅ edo -k. Bestetik, kasu marka bera duen sintagma (∅) subjektua nahiz objektua izan daiteke, perpaus motaren arabera. Horregatik esan ohi da euskara hizkuntza ergatiboa dela, asimetria horiek bidea irekitzen diotelako “ergatibo” deitzen diogun kasuari, inguruko hizkuntzetan gertatzen ez dena.

Gauzak, ordea, ez dira hain sinpleak, eta hemen ñabardura askoren berri eman behar da, hobeki ikusteko zertaz ari garen.

Esan dezagun, hasteko, munduko hizkuntzetan perpaus iragankorrak eta iragangaitzak ez direla horrela, euskaraz egin izan dugun gisan, bereizten. Euskaraz asko definizio zirkularra erabili izan dugu, hori egiten genuela konturatu gabe ere.

“Zer da perpaus iragankorra?” “Laguntzaile gisa *edun (edo ukan, edo *ezan) hartzen duena”. “Eta non erabili behar da *edun laguntzailea?” “Perpaus iragankorretan

Aditz Iragangaitzak Eta Iragankorrak Eta Aditz Arazleak Euskararen ezaugarri bat ergatibotasuna da, subjektuak aditz iragankorrekin hartzen duen marka. Horregatik, aditz iragankorrak eta aditz iragangaitzak bereiz ditzakegu. Aditz iragankorrak Aditza iragankorra da perpaus nagusia edun/ezan motakoa denean, hau da, subjektu bat eta objektu bat duenean (subjektuak ergatiboaren marka darama eta objektuak absolutuaren marka, aditza nor-nork sailekoa izanik). Amak sagar bat jan du (amak subjektua, sagar bat osagarri zuzena). Hirugarren elementu bat ere ager daiteke, hau da, zeharkako objektu edo osagarria (datiboan nori), eta horrelakoetan, aditza nor-nori-nork sailekoa izango da. Amak niri musu bat eman dit. (amak subjektua, musu bat osagarri zuzena, niri zeharkako osagarria). Aditz iragangaitzak Aditza iragangaitza izango da perpaus nagusia edin/izan motakoa denean, hau da, subjektua duenean baina objekturik ez (subjektuaren marka kasu absolutua izango da, nor). Ama gaztea da (ama subjektua). Bigarren elementu datibo bat, nori, ere ager daiteke, aditza nor-nori sailekoa denean: Ni zuei etorri natzaizue (ni subjektua, zuei zeharkako osagarria). Badira aditz iragankor batzuk, ergatiboak izan arren ( nork kasua), osagarri zuzenik (nor kasua) onartzen ez dutenak, hala nola, barre egin, alde egin, dantza egin, lan egin... Zenbait hizkuntzalarik uste dute adizki hauetan osagarri zuzena egin aditzarekin batera doan substantiboa dela. Badira eguraldi-aditzak deituak, eta horiek, nor-nork kasuko aditz iragankorrak izan arren, ez dute subjekturik onartzen: euria hasi du, elurra egin zuen...

MUGAGABEA Euskaraz deklinabidea erabiltzen da artikuluak leku edo denborazko kasuak adierazteko atzizkien bitartez. Adibidez, etxea, etxeak, etxetan. Hauek, mugatuak eta mugagabeak izan daitezke.

● Mugatua: Pertsona edo gauza jakin bati buruz ari garenean.

● Mugagabea: Pertsona edo gauza ezezagun edo indefinitu bati buruz ari garenean. ADIBIDEAK:

○ adib: Nire laguna etorri da. ➔ Badakit zein lagunez ari naizen = mugatua Ez dakit zein lagun etorriko den. ➔ Ez dut deklinatzen ez dakidalako nire langunetatik zein etorriko den. Gainera, ZEIN zenbatzailea dauka = mugagabea

○ adib: Domeka goizean, mendietara joango gara. ➔ Badakigu zein menditara = mugatua Domeka goizean, hainbat mendi tara joango gara

➔ hainbat zenbatzailea duenez, ez dakigu zeintzuk diren joango garen mendiak NOIZ ERABILIKO DUGU MUGAGABEA? 1. Zein, Zenbat, Zer…. (GALDETZAILEAK) Galdetzaile hauekin doazen izenak BETI mugagabean idatziko dira. -

Zenbat etxe daude Munitibarren? ➔ etxe izena deklinatu gabe dago, ZENBAT galdetzailea agertzen delako.

2. Asko, gutxi… (NOLAKOTZAILEAK EDO ZENBATZAILEAK) Asko, gutxi eta honelako hitzekin mugagabean idatziko da. -

herri askotan

-

jende gutxiri

-

edozein ikaslek

-

hainbat kasutan

3. ZENBAKIAK Beharrezkoa denean aldatuko da mugagabean. -

Hiru ikasle gaixorik daude. ➔ Mugagabea da klaseko edozein ikasle izan daitekeelako.

-

Gelako hirua ez da etorri. ➔ Badakigu gelako zerrendako hirugarren ikaslea zein den. Orduan, pertsona konkretu bati buruz ari garenez eta hori ezaguna denez, esaldia MUGATUA izango da.

-

Hirurak gaixorik daude. ➔ Lehenago aipatutako hiru pertsonez ari gara. Ezagunak direnez, MUGATUAn idatziko dugu.

Bideo bat jartzea aproposa iruditzen zaigu, informazio osatuago eta konkretuagoa emateko. Aukeratutako bideo honek, mugagabearen erabilerak azaltzen ditu. -

Bideoaren link-a: https://www.youtube.com/watch?v=ZpZmTpTmaWA

MUGATUA MUGAGABEA

ZER NON NORA NORAINO

Sing.

Plur.

etxea

etxeak

etxe

etxean

etxeetan

etxetan

etxera

etxeetara

etxetara

etxeraino

etxeetaraino

etxetaraino

ARIKETAK 1.

ARIKETA: Osatu esaldi mugagabe hauek

1. Ikasgela honetako zenbait (ikasle)..................... kalkulagailua lapurtu diete. 2. Zein (herri)...................... egon zara oporretan? 3. Jende (gutxi).................. hitz egiten du ondo ingelesez. 4. Zenbat (egun)......................... falta dira kurtsoa hasteko? 5. Hainbat (emakume)................... jasaten dituzte eraso fisikoak senarrengandik.

2.

ARIKETA: Esan zein den mugagabea eta zein mugatua

1. Zein medikuk operatu du zure osaba? 2. Zerrendako laua ez da etorri eskolara aste osoan. 3. Zein tabernatatik datoz zure lagunak? 4. Onintza askotan gelditzen da etxean ikasten. 5. Makina bat menditara joan da Iñurrategi. 6. Gelako bostak (neskak) gaixorik daude.

3.

ARIKETA: (Aukeratu egokia) Mugatua eta mugagabea

1. Atzo ez nuen inolako __ egin. a. lanak b. lan c. lana d. lanik

2. Aurten ez dut haren __ izan. a. berria b. berriak c. berririk d. berriarik

3. Zenbat __ ahaztu zaie liburua ekartzea? a. laguni b. lagunei c. lagunari d. laguneri

4. Zein __ dagokio argazki hau? a. herriri b. herriei. c. herriari d. herritari

5. Zein __ dago Kultur Etxea? a. kaletan b. kaleetan c. kalean d. kaleetatik

MUGAGABEA 2

Mugagabeak hiru era ditu: determinatu singularra, determinatu plurala eta inderteminatu. Determinatu eran, hiztunak hitz egiten ari dena ezagutzen duenean da. etxeA (MGT) etxeAK (MGT)

Indeterminatuan, ordea, hiztunak ez du ezagutzen edo ez du determinatzen hitz egiten ari denaren inguruan. Forma hau mugagabea izango litzateke. Mugagabea esan genezake numerorik ez daukan kontzeptua dela. Adibidez, etxeØ (MGG) Ikasle bat etorri da (MGG)

Izen-sintagmak mugatuak izaten dira, baina kasu hauetan mugagabeak izaten dira: 

Izen bereziekin, izenordainekin, erakusleekin, beti Josuk, Gasteizi, zuri, guk, elkarren, honi, horretan…



Partitiboan (-ik) ZERIK eta prolatiboan (nortzat kasua) NORTZAT, beti Partitiboan (-ik) eta prolatiboan (nortzat) kasuek beti mugagabe marka hartzen dute. Partitibo formaren barruan lau egoera ezberdinetan erabili behar da mugagabea: Ezezkoetan: Ez dut lagunik Galderetan: Ogirik ahal duzu? Erotzat hartu nauzu? Baldintzazkoa: Laguntzarik behar baduzu, niri deitu Baiezko esaldietan indar enfatikoa eman nahi duzunean: Nire etxean badago argirik



Izen-sintagmak galdetzailearen bat daramanean: nork, noren, zeri… Horien eratorriak (norbaitek, edonoren, inori...). Bestalde, ZER, ZENBAT, ZEIN galdetzaileekin doan izena mugagabea izango da: Zer ordu da? Zenbat diru duzu?



Zenbatzaileren batekin doanean, bai zehaztua denean hura, bai zehaztugabea denean beti mugagabea erabiliko da. Zehaztugabeekin: hainbat laguni, denda gehiagotan, zenbait etxe…

Zehaztuekin: aipatzen direnak ezezagunak direnean, edozein direnean: bi adiskiderekin, hamar lantokitan, hamabost ikaslek…



Aditz-lokuzioetako izenetan eta atribuzio-perpausetan: Hitz egin, min hartu, su eman, balio izan, musu eman… ; morroi ibili, Edurne dotore dabil, pareta ederra da…



ZEREZ/ZERTAN kasu berezia da, modu zabalean erabiltzen baitu mugagabea (beti ere adierazten duen errealitatea mugagabea bada): Eskuz, arratsaldez, esker onez…



Leku-denborak adierazteko (NON, NONDIK, NORA...) zenbait esamolde berezietan: eguzkitan, sutan… Nongo kasua: “-(e)TAKO / -(e)KO” Bilboko Guggenheim museora joan gara.



Determinatzaile zehaztuekin



Neurri unitateekin Pisua, bolumena, kantitatea edo dimentsioa adierazteko erabiltzen da. zenbakia + neurria + materia mugagabean Bi kilo madari. Lau litro esne. Bi metro luze.

Alabaina, neurri-unitateak adierazten dugunean plurala edo singularra erabili dezakegu hurrengo formularekin: zenbakia + neurria + KO + materia mugatuan Bi kiloko madari. Lau litroko botilak. Bi metroko luze.



Hainbat aditzekin izen predikatu osagarria sortzeko: alkate izendatu, tximino bihurtu, ordezkari hautatu, sukaldari egon…

ARIKETAK: 1. Zuzendu esaldi hauek, akatsik egotekotan: 

Bihotzeko batek jota hil egin da.



Atzoko saioan irakasleak azalpen bat eskatu zion irakasleari.



Egun oso bat eman dute eztabaidan.



Gizon batzuk egin didate mesede hori.



Ikasgela batetako arazoa da hori.

ZUZENKETA 

Bihotzeko bat jota hil egin da.



Atzoko saioan irakasleak azalpen bat eskatu zion irakasleari. ONDO



Egun oso bat eman dute eztabaidan. ONDO



Gizon batzuek egin didate mesede hori.



Ikasgela bateko arazoa da hori.

2.

Aukeratu hitz egokiena.



Lagun batzuren / batzuen izenean nator.



Andre batzuk / batzuek etorri dira.



Etxe batean / batetan / baten gertatu da hori.



Ume bati / bateri agertu zitzaion mamua.



Zein neska/neskak ekarri du txostena?

ZUZENKETA 

Lagun batzuren / batzuen izenean nator.



Andre batzuk / batzuek etorri dira.



Etxe batean / batetan / baten gertatu da hori.



Ume bati / bateri agertu zitzaion mamua.



Zein neska / neskak ekarri du txostena?

3. 

Aukeratu osatzeko egokia den hitza. Zein ………….. joaten zara asteburura pasatzera? a.



herrira b) herritara c) herriara d) herri

Ni ez naiz edozein ………… ibiltzen.

a.



kaleatan b) kaletan c) kaleetan d) kalean

Makina bat ………… gertatu zaio hori! a.



Haurtzaindegi horretako hainbat ………… jostailuak ebatsi dizkiete. a.



ikastolei b) ikastoli c) ikastoleri d) ikastolari

umeei b) umeari c) umeri d) ume

Edozein ………… arazoa da hori. a)pertsonen b. pertsonaren c) pertsona d) pertsonari



200 g ………… egin behar da euskal opila. a.

gurinakin b) gurinarekin c) gurinekin d) gurinaekin

ERANTZUNAK: b-c-d-c-b-c

4. 

Itzuli itzazu hurrengo esaldiak: No tengo ninguna intención de hacerlo.

Erantzuna: Ez daukat egiteko asmorik.



Si tuvieras problemas ya me los habrías contado.

Erantzuna: Arazorik izango bazenu kontatuko zeizkidakeen.



Las cosas se consiguen con esfuerzo.

Erantzuna: Gauzak ahaleginez lortzen dira.



Ese jarron está hecho a mano.

Erantzuna: Lorontzi hori eskuz eginda dago.



Han puesto comida para dos personas.

Erantzuna: Bi petsonarentzako janaria ipini dute.



En algunos sitios es mejor no entrar.

Erantzuna: Zenbait lekutan hobe da ez sartzea.



Ayer estuvimos en la nieve.

Erantzuna: Atzo elurretan izan ginen.



Se odian a muerte.

Erantzuna: Biziki gorrotatzen dute elkar.

ERE TEORIA

Ere emendiozko lokailu bat da, edozein diskurtsotan perpausean esandakoari gehitzezentzu bat ematen diona, erreferentzia ezberdin bat emanez. Kasu askotan arazo bat sortzen da honen erabilera erdaren eta euskalki desberdinetako ohituren ondorioz ezberdina izaten delako. Lokailu honek arazo asko sortzen ditu; izan ere, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan “ere” bezalako lokailuak elementu askean izan, euskaraz arau konkretu batzuk bete behar ditu.

Bi arau nagusiak hurrengoak dira: 1. Perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia. 2. Osagai horren atzean eta ondo-ondoan kokatzen da beti. Perpaus barnean duen lekuaren arabera eta laguntzen duen osagaiaren arabera, “ere” lokailuak erabilera ezberdinak izan ahal ditu.

Ere perpaus barruan Perpausaren edozein osagairi lotuta ager liteke ere lokailua: Nereak ere atzo etxean afaldu zuen (Jokinek ere bai) Nereak atzo dantza egin zuen (gaur ere bai) Nereak atzo ogia ere jan zuen (sagarra ere bai)

Beraz, ere lokailuak perpausaren osagai bati egiten dio erreferentzia, eta dagokion osagaiaren arabera, perpausaren esanahia erabat aldatzen da. Ane gaur mendira joan da. → Irati ere mendira joan da. Ane gaur unibertsitatera joan da. → Bihar ere unibertsitatera joango da. Ane gaur lanera joan da. → Tabernara ere joango da.

Ik...


Similar Free PDFs