Emozioak - Eduardo Fano PDF

Title Emozioak - Eduardo Fano
Course Psicología Fisiológica
Institution Universidad del País Vasco
Pages 9
File Size 424 KB
File Type PDF
Total Downloads 67
Total Views 143

Summary

Eduardo Fano...


Description

2. EMOZIOAK 1. EMOZIOAK JOKAERA ERANTZUN Emozioa biziraupen eta ugalketan ondorioak dauzkan erantzun fisiologikoa eta jokaerazkoa da. Erantzun fisiologiko eta jokaera erantzun hauek, emozioaren esperientzia subjektiboez lagunduta ematen dira. Gure bizipena hiru osagaiek eratzen dute: -

Neurobegetatiboa (fisiologikoa): Jokaeraren erantzunak errazten dira eta NSSaren energia handitzen da mugimendu energikoak egin ahal izateko. Horretarako, energia digestio aparatutik muskuluetara bideratzen da eta bihotz taupadak handitzen dira.

-

Endokrinoa/hormonala (fisiologikoa): Erantzun neurobegetatiboa indartu egiten du. Giltzurrin-gaineko guruinetako hormonen jariapena (adrenalina, noradrenalina eta esteroideak) da. Odol-jario handiagoa dijoa muskuluetara. Hormonek egiten dute muskuluek glukosa izan dezatela. ▪ Adrenalina eta noradrenalina (muin adrenalean) ▪ Esteroide adrenalak: glukokortikoideak (azal adrenalean)

-

Jokaerazko erantzuna: Eragiten dituen egoerarako egokiak diren gihar erantzunak dira. Erantzun fisiologikoa

Jokaerazko erantzuna

Gihar erantzunak

Neurobegetatiboa NSS Sinpatikoa

Endokrinoa Muinadrenala Adrenalina Noradrenalina

Azaladrenala Glukokortikoideak

2. BELDURRA Beldurra, egoera arriskutsuei aurre egiteko prestatzen gaituzten osagai fisiologiko eta jokaerazko osagaiak dituen emozioa da. Amigdalak kontrolatzen du beldurraren jokaerazko osagaiak, osagai neurobegetatiboak eta endokrinoak. Amigdalaren gune zentralak, beldur egoeren aurrean, hiru osagaiak bateratu eta antolatzen ditu (neurobegetatiboak, hormonalak eta jokaerazkoak).

1

2. EMOZIOAK Emozioetan parte hartzen duten gune eta konexioak: Gune zentraleko aktibazioak erantzun emozionalak eragiten ditu: jokabidezkoak, neurobegetatiboak eta hormonalak.

Amigdalatik aferentziak jasotzen dituzten inguruak eta kontrolatzen dituzten erantzunak: Bagoaren gune motore dortsala

NSA parasinpatikoaren aktibazioa: mikzioa, defekazioa, ultzerak gune Beldur aurpegi adierazpenak

Trigemino eta fazialaren motoreak Gune parabentrikularra Gune parabrakiala Gune tegmental dortsolaterala Zubi kaudalaren gune erretikularra Locus coeruleus Gai gris periakueduktala Area tegmental bentrala Gune basalak Hipotalamo laterala

ACTHaren jariapena Arnasketa tasaren handitzea Aktibazio kortikala (azetilkolina) Asaldatze erantzunaren handitzea Arretaren handitzea (NE) Jokaeraren kongelazioa Ernetasuna Aktibazio kortikala (azetilkolina) Aktibazio sinpatikoa: bihotz tasa, presio arteriala, basokonstr. Per.

Animaliekin egindako ikasketak: Erantzun emozionala estimulu mehatxagarrien aurkezpenean honakoa da; Amigdalaren gune zentraleko aktibitateak eta FOS proteinaren adierazpenak goraka egiten du (c‐FOS genearen adierazpena). 2

2. EMOZIOAK Gune zentralaren estimulazioak beldurraren jokaera adierazpenak eta adierazpen fisiologikoak sortzen ditu (Davis, 1992). Epe luzera egindako estimulazioak, aldiz, estresak eragindako kalte gastrikoen azalpenak eragiten ditu (Henke 1982). Eta gune zentralaren lesioak beldurraren desagerpena, otzantasuna eta estresarekin lotutako hormonen beherapena eragiten du (Coover at al, 1992; Le Doux 1992, Davis). -

Estimulu ez-baldintzatuen lorpena (baldintzapena): Prozedura honetan ikusi da amigdalaren gune zentralaren eta amigdala lateralaren aktibazioa ematen dela, eta gune hauetako lesioek lorpena galerazten dutela.

-

Estintzioa: Ez da ahaztearen berdina; animaliak ikasten du estimuluak jada ez dakarrela beste estimulu abertsiborik. Honela, bi estimuluen arteko asoziazioa eta honekin zetorren erantzun baldintzatua ahaztu egiten da.

Gizakiarekin egindako ikerketak: Erantzun neurobegetatiboak kontrolatzen dituzten garuneko inguruen estimulazioak beldurra edo hersturari dagozkion erantzunak sor ditzake. Amigdala estimulatzen denean soilik, subjektuek benetan beldurra sentitzen dutela esaten dute. (White, 1940; Halgren et al., 1978). Amigdalaren lesioak erantzun emozionalen txikitzea eragiten du eta baldintzatutako erantzun emozionalen (BEE) lorpena galarazten du. Angrilli et al., 1996.‐ek subjektu normal eta amigdalako lesiodunengan asaldatze erantzuna ikasten dute argazki neutro ala desatseginak ikusten direnean: -

Ikaskuntza emozional bikarioa. Olsson et al., 2007‐ek, BEE esperimentu batetan dagoen pertsona bat (koloretako tarjetak eta deskarga mingarriak) ikusten duten subjektuen erantzun neurobegetatiboak (konduktantzia, izerditzea) eta amigdalaren erantzuna (RMf) ikasten dute.

-

Instrukzioaren bitartezko ikaskuntza. Phelps et al., 2001‐ek, bi koloretako tarjetak , 18 segundoko atzerakako kontua, eta deskarga mingarria –gero ematen ez zena‐ (RMf eta beldurraren erantzun neurobegetatiboak).

-

Estinzioa, amigdala eta KPFbm. Phelps et al . 2004. RMf. , bi koloretako tarjetak , 18 segundoko atzerakako kontua, eta deskarga mingarria –gero benetan ematen zena‐. BEE lortzen zen. Gero esposizioa errepikatzen zen deskargarik gabe: estinzioa. . Gero ta amigdalaren aktibitate gehiago gero eta BEE lorpen hobea. . Gero ta KPFbm aktibitate gehiago gero eta estinzio hobea.

3

2. EMOZIOAK -

Memoria eta emozioa. Gertakari batek edukin emozionala daukanean hobeto gogoratzen da. Cahill et al. (1995) ikerketa egin zuten subjektu normalak eta amigdalako lesioak zuten subjektuak erabiliz. Diapositibez lagundutako istorio bat kontatu zitzaien. Bertan oso argazki desatseginetako zatiak zeuden. Mori et al. (1999) alzheimerra pairatzen zutenekin, amigdalaren kalte maila ezberdinekin egin zuten ikerketa. Ikusi egin zen kasu hauetan amigdalaren kaltea gero eta handiagoa izan, orduan eta probabilitate txikiagoa zegoela eriek edukin emozionaleko gertakizunak gogoratzeko (Kobeko lurrikara). Azkenik, Isenberg et al., (1999) edukin emozionala zuten hitz zerrendekin lan egin zuten. Hitzak kolore ezberdinetan zeuden, eta subjektuek koloreen agerpena oroitu eta ozenki esan zezaten eskatzen zitzaien. Ikusi zen amigdalaren aktibitatea handiagoa zen esanahi desatsegina zuten hitzen kolorea esaten zenean.

3. HASERREA ETA ERASOA 3.1 Ikasketak laborategiko animaliekin Serotoninaren eragina Serotoninak jokaera erasokorraren edo agresioaren inhibizioa eragiten du. Aldiz, prosentzefaloko axoi serotoninergikoen erauzketak agresioaren errazten du. Baita ere ikusi da 5HTB1 hartzailearen adierazpena galarazten duen mutaziodun saguetan eraso azkarragoak eta intentsuagoak ematen dituztela estimulu arrotzen aurrean. Makakoetan ikusi da 5‐HIAA‐ren maila baxuak likido zefalorrakideoan (LZR) jokaera agresiboaren eta arrisku jokaeraren maila altuak eragiten dituela, eta beraz, heriotza gehiago eta lehenago ematen dira. Maila altuak aldiz, jokaera agresiboaren eta arrisku jokaeren maila baxuak eragiten dute. Beraz, serotoninak ez du soilik agresio jokaerak inhibitzen, jokaera arriskutsuak ere kontrolatzen ditu. Serotonina dominantzia soziala: Agonista eta antagonista sorotonergikoak eman zitzaien maila hierarkiko bereko arrei eta emaitza honakoa izan zen: agonistak jaso zutenak dominanteak bihurtu ziren. Antagonistak jaso zituztenak berriz, hierarkia mailan beherago geratu ziren.

4

2. EMOZIOAK 3.2 Ikasketak gizakiekin a. Kortex prefrontal bentro-medialaren (KPFbm) eragina

Uste da biolentzia inpultsiboa emozioen kontrolaren defizientziak eragiten duela, eta kontrol horretan KPFbm-ak paper garrantzitsua du. KPFbm-ak talamo dorsomedialetik, kortex tenporaletik, kortex frontaletik, area tegmental bentraletik (ATB), usaimen sistematik eta amigdalatik jasotzen ditu aferentziak, gertatzen ari denari buruzko informazioa. Hemendik eferentziak kortex zingulatura, hipokanpoaren formaziora, kortex tenporalera, hipotalamo lateralera, amigdalara eta KPF dorsolateralera dijoaz. Eferentziek jokaera eta erantzun fisiologikoetan eragina dute, erantzun emozionalak barne. KPFbm-ko lesioek pertsona heldua denean (Phineas Gage kasua, adibidez), jokaera aldaketa eragiten dute: modu infantilean eta arduragabean jokatzen dute eta gainontzekoengatik ez dira arduratzen. Gainera, planifikazio eza eta haserrealdiak azaltzen dute. Pertsona hauek ere bizitzeko egoeren balorazio egokia egin dezakete, baina soilik teorikoa. Dilema moral, etiko edo praktikoko situazio hipotetikoak planteatzen zaizkienean beti erantzun logikoak ematen dituzte, baina bizitza errealean ez dira egoki erantzuteko gai. Lesioak haurra izatean ematen badira aldiz, honek ez du ikasiko nola jokatu egoera sozialetan, izan ere, ezin baititu bere inpultsuak kontrolatu. Ikusi da ere psikopata “arrakastatsuak”, hau da, kalean daudenak, KPFbm edukiera handiagoa dutela “arrakastarik” gabeko (espetxeko) psikopaten aldean. Datuek diote KPFbm-ak emozioen erantzun automatikoak kontrolatzen dituzten eta jokaera konplexuen kontrolaren mekanismo zerebralen arteko konexiotzat jokatzen duela. Baita arrisku egoeretan lasai egotea kontrolatzen duela. Honek emozioak jokaera gidatzeko eta erreakzioen manifestazioak kontrolatzeko erabiltzen ditu. 5

2. EMOZIOAK b. Emozioen papera dilema moralean (KPFbm) -

Bizkotxoak (eduki moralik gabeko egoera): Bizkotxoak egitea erabaki duzu. Errezetak intxaurrak eskatzen ditu. Ez zaizkizu intxaurrak gustatzen, baina bai urrak. Gustatzen ez zaizkizun intxaurrak urrengatik aldatuko zenituzke?

-

Txalupa (eduki moral ez-pertsonala): Irla batetan zaude. Turistak ikusten dituzu bela-ontzi batean hortik beste irla batetara joaten. Ekaitza handia datorrela entzuten duzu. Abisatu eta itzul daitezen modu bakarra, ondoan dagoen motordun txalupa hartu dezazun da. Turistak ekaitzetik salbatzeko, hartuko al zenuke motordun-txalupa, baimenik gabe?

-

Salbamendu-txalupa (eduki moral pertsonala): Kruzero batetan egonda, sute bat hasi eta itsasontzia utzi beharra dago. Salbamendu-txalupatan ahal baino pertsona gehiago dago. Zu zauden txalupa ondoratze arrisku larrian dago. Txalupan badago oso zauri txarrak dauzkan pertsona bat bizirik aterako ez dena. Pertsona hori itsasora botatzen baduzu txalupa ez da ondoratuko eta zu eta beste bidaiari guztiak onik aterako zarete. Botako al zenuke pertsona hori uretara beste bidaiari guztiak salbatzeko?

KPFbm-ko lesiodunek dilema ez moral eta moral inpertsonalen aurrean lesio gabekoek bezala erantzungo dute. Dilema moral pertsonaletan aldiz, lesioa dutenek erabaki utilitarioak hartuko dituzte; aurreko hiru galderei erantzunei “bai” erantzuteko probabilitate handiagoa dute. Erabaki moralak AKZ‐aren (aurreko kortex zingulatua) aktibazioa eragiten dute (KPFbm zati dena). Beraz, KPF dl-ak eragile emozionalen eta arrazionalen ponderazioa egiten du eta erabakia hartzen du. c. Serotoninaren eragina Serotonina  agresibitatea Hainbat ikerketek erakutsi dute neurona serotoninergikoek paper inhibitzailea jokatzen dutela giza agresioan. 5‐HIAA maila baxua agresioa eta jokaera antisozialarekin erlazionatzen da. KPF-ak axoi serotoninergikoen proiekzio asko jasotzen ditu, eta datuek diote KPF-era iristen den “input” serotoninergiko horrek eremu hori aktibatzen duela. Fenfluramina farmakoak ere (SE estimulazioa) KPF aktibitatea handitzea eta amigdalaren aktibitatean beheratzea eragiten du, jokaera agresiboaren inhibizioa eraginez. Serotonina askaketaren maila baxuak KPF-aren aktibazioa behera dezake, eta ondorioz, erabaki utilitarioak hartzeko probabilitate handiagoa. Bestalde, agresio inpultsiboa tratatua izan da serotoninaren errekaptazioaren inhibidoreak erabiliz (Prozac, SE agonista). Farmakoak KPF-aren aktibazioa handitu eta agresio inpultsiboaren beherapena eragiten du. 6

2. EMOZIOAK 4. AGRESIOAREN KONTROL HOMONALA 4.1 Laborategiko animaliak Arrak: Eragin antolatzaileek (jaio aurreko androgenizazioa) eta eragin aktibatzaileek erabakitzen dute arren arteko agresioa. Jaio aurreko estresak jaio aurreko androgenizazio egokia galarazten du arren arteko agresioa gutxituz. Androgenoen efektuak Area Preoptiko Medialak (APM) eraentzen (regir) ditu: APMan zuzenean androgenoak emanez ar kastartuetan arren arteko agresioa ekartzen du berriro. Feromonak, aldiz, ar eta emeak bereizteko klabe dira: arrek emakumeak ez dituzte erasotzen, eta ikusi da ar batzuk emeen gernuaz bustitzen badira, beste arrek ez dituztela erasotzen. Organo bomeronasalean (OBN) feromonen detekzioa galerazten duen mutazioak arrek beste ar arrotzei erasorik ez egitea eragiten du. Testosteronaren arren arteko agresioaren gaineko eragin antolatzaile eta aktibatzaileak: 

Emeak: Emeen arteko agresioa testosteronak erraztuta da: arratoi eme batzuei obuldegia kendu zitzaien eta estradiola ala testosterona injektatu zioten. Honela ikusi zuten jokaera agresiboa testosteronak bakarrik handitzen duela, eta ez estradiolak. Sagu sasi‐androgenizatuak (2A emeak, obulutegian bi arren artean zeuden emeak) odolean testosterona maila handiagoak zituztela ikusi zuten, 1A edo 0A saguekin konparatuz, eta beraz, hauek beste emeak erasotzeko joera handiagoa adierazten zuten. Bestalde, primate emeek agresio probabilitate handiagoak dituztela obulazio‐aldiaren inguruan eta menstruazioa baino lehenago ikusi da. 4.2 Gizakiak Arrak: Ikerketa hauek metodologikoki zalantzagarriak dira, izan ere, testosterona handitzeak ez dakar beti agresibitatearen handitzea, nahiz eta ikusi den testosterona eta agresibitatearen artean erlazio positiboa dagoela. Izan ere, joko edo partidu batean galtzen dutenei testosterona maila jaisten zaie, eta irabazleek aldiz testosterona maila handiagoak aurkezten dituzte. Delitu sexualen egileen kastrazioa egiten zenean, eraso homosexualak eta heterosexualak gutxitzen ziren, baita egileen inpultsu sexualak ere. Aldiz, delinkuente hauei kastrazio kimikoa eginez gero, sexuarekin lotutako erasoa

7

2. EMOZIOAK gutxitzen zen, baina ez beste agresio motak. Bestalde, gudari beteranoetan ikusi da testosterona maila altuagoak eta jokaera antisozialen kantitate handiagoa.

Emeak: Bizki dizigotikoen agresiorako joera ikasi da. Horretarako, obulutegia ar batekin elkarbanatu zuen eme bat (1M) emearekin elkarbanatu zuen beste eme batekin (1F) konparatu zen. Bertan ikusi da ez dutela testosterona maila ezberdina, baina bai agresio maila altuagoa. Ondorioa izan da diferentzia hori jaio aurreko androgenoetarako exposizioak eragiten duela, eta noski, sozializazioak ere; adin bereko mutiko batekin hezi izanak agresiora bultza dezake. Bestalde, Sortzetiko Hiperplasia Adrenala duten neskek ezohiko testosterona maila altuak jaso dituztela ikusi da, eta honek agresio maila handia eragiten du.

5. EMOZIOEN ADIERAZPENA: OINARRI NEURALAK Adierazpen emozionalak sortzetikoak, automatikoak eta nahi gabekoak dira. Emozioen adierazpena eta aurpegiko adierazpen intentzionala ez dago leku berdinean, izan ere…: -

Intentziozko paralisi faziala duten gaixoek berezko adierazpena dute: nahi dutenean ezin dute emoziorik adierazi, baina irribarre egin dezakete oso normal txiste bat kontatzen zaienean, muskuluak normal mugitzen dira soilik orduan. Hauek lesioa kortex motore primarioan (aurpegiko zonaldean) edo nerbio fazialen konexioetan daukate.

-

Paralisi fazial emozionala duten gaixoek, aldiz, ez dute berezko adierazpenik: nahi dutenean emozioak adierazi ditzakete, baina ezin dute ongi egin irribarre txiste bat kontatzen zaienean. Hauek lesioa KPF-an, insulan, lobulu frontaleko gai txurian edo talamoko zatietan dute.

Talamo ezkerreko linfoma primario batek jotako 50 urtetako gizon bat. Atsedenean aurpegi simetriko normala dauka, ezpainen kontrol motore normala baina berezko irribarrean azpiko ezpaineko eskuinaldeko ahulezia azaltzen du.

72 urtetako emakume bat ezkerreko garun arteria medioko infartu batekin. Asimetria oso arina atsedenean, borondatezko mugimenduan aurpegiko eskubiko azpialdeko ahulezia eta irribarre normala.

8

2. EMOZIOAK Lateralizazio hemisferikoa: Eskubiko hemisferioak, eta beraz, aurpegiko ezkerraldeak, modu espresiboagoan adierazten ditu emozioak. Horren proba argazki kimerikoetan aurki dezakegu. Eskubiko hemisferioko lesioek aurpegiaren eta tonuaren bidezko adierazpen emozionala kaltetu egiten du. Azkenik, esan beharra dago amigdala ez dagoela aurpegiaren adierazpen emozionalean inplikatuta, baizik eta emozioaren adierazpen fazialaren errekonozimenduan.

6. EMOZIOEN EZAGUTZA: OINARRI NEURALAK Emozioen ezagutza automatikoa, azkarra eta zehatza izaten da. Ezagutza lateralizatuta dago; eskubiko hemisferioak ezkerrekoak baino garrantzi handiagoa dauka ezagutzan. Aurpegiko adierazpen emozionalak ez dira ondo antzematen eskubiko hemisferioko lesioak daudenean (Bowers et al., 1991). Adituek ikusi dute esanahi emozionaldun hitzak prozesatzerakoan bi hemisferioak aktibatzen dira, baina esaldien tonoa emozioaz kargatuta dagoenean, soilik eskubiko hemisferioa aktibatzen da (Geroge et al., 1996). Amigdala da emozioen ikusmen‐ezagutzaren arduraduna. Honen lesioek aurpegi adierazpenen ezagutza kaltetzen dute, batez ere beldurrarenak, baina ez dute ahots tonoaren adierazpen emozionalaren ezagutza kaltetzen. Ikusmenezko kortexak informazioa bi sistema neuraletik jasotzen du: -

Sistema magnozelularretik: Aurpegi adierazpen emozionalaren ezagutza. Argitasunaren desberdintasun txikien, mugimenduaren eta sakontasunaren informazioa ematen dute. Informazio monokromatikoa eta borrosoa ematen du sistema honek.

-

Sistema parbozelularretik: Aurpegi adierazpenaren zehaztasunak. Detaile txikiak eta koloreak hautematen ditu sistema honek.

Ikusmen itsu emozionalean, ikusmen kortexa bakarrik dago kaltetua. Honela, ez dago aurpegien ikusmenaren kontzientzia, baina bai aurpegien beldur adierazpenarena. Ispilu neuronak (kortex premotore bentrala) adierazpen emozionalen aurrean aktibatzen dira, adierazpen emozionalaren zirkuitua aktibatzen dute, eta aktibazioaren atzera‐elikaduraren bitartez, besteen intentzio emozionalak uler ditzakegu.

9...


Similar Free PDFs